Gizartea -

GIPUZKOA

Tren bat bidetik atera da Donostian, eta zerbitzuan eragina izan du

Istripua izan duen trena errailetik kendu bitartean, trenen maiztasuna 30 minutukoa da linea guztietan. Ezbeharra 15:00ak aldera gertatu da.

Trena, errailetik aterata, Donostian. Argazkia: EFE
Trena, errailetik aterata, Donostian. Argazkia: EFE
Tren bat bidetik irten da, inor zauritu gabe, Anoetako eta Amarako geltokien artean

0:36

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tren bat bidetik atera da Donostiako Amara auzoko Erronda pasealekuaren parean, eta ezbeharrak zerbitzuan eragina izan du, Euskal Trenbide Sareak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 15:00ak aldera gertatu da, Anoetako eta Amarako geltokien artean. Segurtasun Sailak azaldu duenez, sei bidaiari istripuaren tokian artatu behar izan dituzte, zerbikaletan eta gerrialdean min hartu dutelako.

Ezbeharraren ondorioz, trenen maiztasuna 30 minutukoa izan da linea guztietan, Euskotrenek zehaztu duenez.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskotren albisteak Trenen Istripuak Donostia Topoa