Gizartea -

Gertakaria

Ertzaintzaren helikopteroak Lekeitioko kala batean istripua izan duen emakume bat erreskatatu du

Larunbat honetako 11:45 aldera, 47 urteko emakume batek istripua izan du, bizkaitar udalerriko kala batera iristen saiatzen ari zela; gunera ailegatzea zaila zenez, helikopteroz eraman dute. Makadurak ditu, eta baliteke eskumuturra apurtuta izatea.

Gertakaria eguerdian jazo da. Argazkia: @BomberosBizkaia.
Gertakaria eguerdian jazo da
Gertakaria eguerdian jazo da. Argazkia: @BomberosBizkaia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 47 urteko emakume bat erreskatatu du larunbat honetan, Lekeition; izan ere, emakumeak, bizkaitar udalerriko kala batera iristen ahalegintzen ari zela, istripua izan du, eta, nola ezbeharra izan duen gunera iristeko zailtasunak zeuden, helikopteroz eraman dute, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:45 aldera izan da gertakaria. Orduan, pertsona batek Larrialdietako Zerbitzuei deitu die, eta, adierazi dienez, emakume batek erorikoa izana zuen, senadi batera heltzen saiatzen ari zela. Ondarroako Ertzain Etxeko patruila batzuk, Suhiltzaileetako eta Babes Zibileko langileak, anbulantzia bat eta Osakidetzako eta Ertzaintzako helikopteroak bertaratu dira.

Kalan bertan artatuta, emakumea Ertzaintzaren helikopteroak eraman du. Gune ziurrean egonda, Osakidetzaren helikopteroak eraman du Gurutzetako Ospitalera; makadurak ditu, eta baliteke eskumuturra apurtuta izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea albisteak Albisteak Gaur Lekeitio Gaurko azken ordukoa 112 SOS Deiak Lea-Artibai eskualdea