Gizartea -
OSASUNA
Osasun Sailak covid-19aren txertaketa pauta osatzearen garrantzia berretsi du
Errefortzuko dosia (hirugarrena) hartzeko hitzordua, Osakidetzan aurretiko hitzordua hartzeko ohiko bideetatik har daiteke.
EITB MEDIA
Osasun Sailak covid-19aren txertaketa pauta osatzearen garrantzia berretsi du ostiral honetan. Une honetako kutsatze arrisku handia dela eta, Osasun Sailak biztanleriari gogorarazi dio Osakidetzak txertoak eskaintzen jarraitzen duela.
Era berean, adierazi du garrantzizkoa dela zuhurrak izaten jarraitzea, bereziki, kolektibo zaurgarrien kasuan, 60 urtetik gorakoen, immunoeskasia eragiten duten gaixotasunak dituztenen eta haurdun dauden pertsonen kasuan, hain zuzen ere. Osasun Sailak gomendatzen du jende asko dagoen lekuetan maskara erabiltzea, eskuak sarri garbitzea, gaizki aireztatutako leku itxiak saihestea eta covid-19tik babesteko txertaketa-pauta osoa izatea.
Errefortzuko dosia (hirugarrena) hartzeko hitzordua, Osakidetzan aurretiko hitzordua hartzeko ohiko bideetatik har daiteke.