Gizartea -

Bero-bolada

30-30-30 erregela: EAEn suteengatiko arriskua handia dela erakusten duten hiru faktoreak

Sua pizteko aukera askoz handiagoa izaten da egun berean tenperatura 30 °C-tik gorakoa bada, haize ufadek 30 km/h-ko abiadura gainditzen badute eta hezetasun-maila % 30etik behera badago.

Mendozan izandako sutea. Artxiboko argazkia: EFE
Mendozan izandako sutea. Artxiboko argazkia: EFE
Mendozan izandako sutea. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, sute arriskuei lotutako 30-30-30 erregela bete da ostegun honetan: tenperatura 30 ºC-tik gorakoa da, haize ufadek 30 km/h-ko abiadura gainditu dute eta hezetasun-maila % 30etik behera dago.

Adituen arabera, hiru baldintza meteorologiko horiek egun berean ematen direnean, suteak pizteko arriskua askoz handiagoa izaten da.

Hain justu ere, Eusko Jaurlaritzak ostegun honetan iragarri du bihar basoko sute arriskuagatiko larrialdi plan berezia ezarriko duela Euskal Autonomia Erkidego guztian.

 

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bero-boladak