Gizartea -
Bero-bolada
Sute arriskuagatik larrialdia ezarriko dute gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Basoko sute arriskuagatiko larrialdi plan berezia indarrean sartzearekin batera, hainbat murrizketa ezarriko dituzte nekazaritza-guneetan.
EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzak basoko suteetarako larrialdi plan bereziaren larrialdi fasea jarriko du martxan gaur, ostiralarekin, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hortaz, hainbat murrizketa eta debeku ezarriko dituzte, batez ere nekazaritza-eremuetan.
Egun, sute arriskuagatiko plana Araban soilik dago indarrean, alerta fasean, baina gaurtik aurrera Euskal Autonomia Erkidego guztira zabalduko dute, larrialdi fasean.
Rodrigo Gartzia Segurtasun sailburuordeak eta Ricardo Ituarte Larrialdien Arreta eta Meteorologia zuzendariak agerraldia egingo dute eguerdian emergentzia planaren xehetasunak azaltzeko.
Horrez gain, Segurtasun Sailak larunbatera arte luzatu du beroagatik ezarritako alerta laranja Euskal Autonomia Erkidegoan. Hainbat eremutan, tenperatura 40 º C inguruan ibiliko da.