Gizartea -

Gasteiz

Bost emakumek botako dute Andre Maria Zuriaren jaietako txupinazoa abuztuaren 4an

Aurten Elena Loyo eta Ruth Brito kirolariek, Maria Jose Saez de Cortazar ostalariak, Jaione Prado merkatariak eta Arantza Navarro ikerlariak emango diete hasiera jaiei.

Bost protagonistak, Maider Etxebarriarekin batera.
Bost protagonistak, Maider Etxebarriarekin batera.
Bost protagonistak, Maider Etxebarriarekin batera.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost emakumek botako dute datorren abuztuaren 4an Gasteizen 2022ko Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera ematen dien txupinazoa.

PSEko udal-taldeari zegokion aurten Zeledonen jaitsieraren hasiera markatuko duen pertsona edo pertsonak izendatzea, eta, hain zuzen ere, Maider Etxebarria alkateorde eta bozeramaile sozialistak jakinarazi ditum ostegun honetan, horien izenak: Elena Loyo eta Ruth Brito kirolariak, Maria Jose Saez de Cortazar ostalaria, Jaione Prado merkataria eta Arantza Navarro ikertzailea izango dira festei hasiera emateko arduradunak.

"Berriz hasteko eta gurearekin eta gureekin berriz elkartzeko unea. Pandemiaren ondorioz bi urtez ospatu gabe egon ondoren, Gasteizko jaiak hiru aste barru itzuliko dira, San Migelgo balkoian bost emakume horien presentziarekin. Nahiko genuke bost emakume horiengan ordezkatuta ikus dezatela beren burua, goizero kristalezko sabaiak apurtzeko eta desberdintasunik gabeko mundu baten alde lan egiteko asmoz altxatzen diren gure hiriko emakume guztiak", adierazi du Etxebarriak.

"Genero-arrakalak maila askotan arazo izaten jarraitzen duen eta emakumeak emakume izateagatik biktima garen gizarte batean bizi gara", adierazi du, eta guztien lana goraipatu du,. Bost emakumee gonbita onartu izana eskertu die "merezi dutelako".

Bost protagonistak

Elena Loyo Ametzaga-Zuian jaiotako atleta da. Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetako maratoian Espainiako elastikoarekin sailkatutako lehen korrikalaria izan zen, eta Maratoi Erdiko Espainiako txapelduna izan zen 2019an eta 2020an, beste kirol lorpenen artean.

Ruth Brito, Lanzaroten jaio arren, Gasteizen bizi da aspaldidanik, triatleta profesionala, entrenatzailea eta enpresaria da. Herri-triatloia sustatzen du eta emakumeei kirol-jarduera horretan hasten laguntzen die. Nazioko eta nazioarteko sari ugari jaso ditu.

Maria Jose Saez de Cortazar ostalaria da, eta laster beteko ditu 23 urte Xixilu jatetxeko barraren atzean. Emakume enpresaburua da, eta erreferente da sektorean, ez alferrik omendu egin zuten ostalaritzako sektoreko kideek joan den otsailean.

Jaione Prado merkataria da, eta duela zortzi urte sortu zuen bere negozioa: Exclusivos Moda. Ama eta ekintzailea, azken urtean pasio bat, pintura, bere bigarren lanbide bihurtzea lortu du.

Azkenik, Arantza Navarro Tecnaliako ikertzailea da, Garapen Farmazeutikoaren Laborategiko zuzendari teknikoa eta Basque Pharmalabs 4.0 laborategietako garapen galeniko eta analitikoko burua. Bere ikerketa-lanean, sendagai berrien proiektu askotan parte hartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Andre Maria Zuriaren Jaiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Feminismoa