Gizartea -
GIPUZKOA
Eneko Goiaren arabera, EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena "oztopo" bat da hiriaren garapenean
Donostiako alkateak adierazi du "seguruenik" helegitea aurkeztuko dutela astearte honetako ebazpenaren aurrean.
EITB MEDIA
Eneko Goiak "oztopotzat" jo du EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia Loiolako Kuartelaren inguruan.
Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean, Donostiako alkateak adierazi du "seguruenik" helegitea aurkeztuko dutela Auzitegi Nagusiak astearte honetan emandako aginduaren aurrean.
Goiaren arabera, Auzitegiaren ebazpena "oztopo" bat da hiriaren garapenean, eta Udalak Espainiako Ministerioarekin "analisi bateratua" egingo duela ziurtatu du.
Auzitegiaren erabakiak ezustean harrapatu du Donostiako Udala eta kolokan utzi du bere hirigintza plan handia.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea