Gizartea -

KONTSUMOA

Aurtengo erosketa-saskia 2021ekoa baino 830 euro garestiagoa izango da, OCUren arabera

Prezioa gehien igo den produktuak ekilore olioa (% 118), madalenak (% 75,4) eta margarina (% 75,2) dira. Bataz besteko garestitzea % 15,2koa da.

Supermerkatu baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Supermerkatu baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Supermerkatu baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) adierazi du aurtengo erosketa saskia 2021ekoa baino 830 euro garestiagoa izango dela. Bataz beste, produktuen prezioa % 15,2 igo da. Gehien garestitu diren elikagaiak ekilore olioa (% 118), madalenak (% 75,4) eta margarina (% 75,2) dira.

Testuinguru horretan, hauek dira preziorik altuena duten produktuak:

- Ekilore olioa, % 118

- Madalenak, % 75,4

- Margarina, % 75,2

- Platanoak, % 63,6

- Pasta, % 59,9

- Oliba olio leuna, % 52,6

- Gari irina, % 49,7

- Arrautzak, % 45,9

- Maionesa, % 42,9

Prezioa gehien jaitsi duten produktuei dagokienez, (OCUk aztertutako 238 produktuetatik 13k bakarrik jaitsi dute), hauek dira:

- Ahuakateak, % 9,6

- Kiwiak, % 5,5

- Sagarrak, % 4,8

- Azaloreak, % 3,7

- Laranjak, % 1,5

- Errazioko oilarra, % 1,1

- Baratxuriak bere prezioa mantendu du

Orokorrean, OCUk inoiz egindako prezioen gorakada handiena izan da. Erakundetik abisatu dute posible dela hurrengo hilabeteetan prezioek gora egiten jarraitzea. Horregatik, Espainiako Gobernuari eskatu dio "neurri irmoak" hartzea eta energiari eragiten dizkioten zergak behin-behinean bertan behera geratzea. Izan ere, haien hitzetan, hori da inflazioaren jatorria. Halaber, OCUk familientzako laguntzak handitzea aldarrikatu du prezioaren gorakada horri aurre egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Kontsumoa Elikagaiak gaur albisteak Erosketa saskia