Gizartea -

SANFERMINAK

Kartzelatu egin dute San Fermin eguneko prozesioan udaltzain bati ustez ukabilkada bat eman zion pertsona

Hain zuzen ere, epaileak desordena publikoak, agintarien aurkako atentatua eta gorroto delituak egotzi dizkio. Beste lau atxilotu aske utzi dituzte, baina karguekin.

Istiluen une bat. Argazkia: EFe
Istiluen une bat.
Istiluen une bat. Argazkia: EFe

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak behin-behineko eta bermerik gabeko espetxealdia ezarri dio uztailaren 7an Iruñean, San Fermin eguneko prozesioan izandako istiluetan, udaltzain bati ustez ukabilkada bat eman zion pertsonari, Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, epaileak desordena publikoak, agintarien aurkako atentatua, lesioak eta gorroto delituak egotzi dizkio.

Arratsaldean epailearen esku utzi dituzten beste lau pertsonak, aldiz, aske utzi dituzte, baina kargu hauek egotzita: desordena publikoak, gorro delitua eta agintarien aurkako atentatua. Horrenbestez, auzitegian agertu beharko dute astero.

Istiluen ostean, guztira zortzi pertsona atxilotu zituzten. Beste hirurak gaur goizean utzi dituzte aske.

Iruñeko Udala auzian azaldu egingo da herri akusazio gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak