Gizartea -

Espazioa

Hegoaldeko Eraztunaren Nebulosa, 'James Webben' irudi berri baten protagonista

Milaka galaxia ikusten ziren argazkiaren ondoren, teleskopio espazialak nebulosa zehatz, ikusgarri eta koloretsu bat argitara ekarri du, Lurretik 2.500 argi-urtera dagoena.

'James Webb' teleskopiak zabaldutako argazkia. Argazkia: NASA, ESA, CSA y STScI.
'James Webb' teleskopiak zabaldutako argazkia. Argazkia: NASA, ESA, CSA y STScI.
'James Webb' teleskopiak zabaldutako argazkia. Argazkia: NASA, ESA, CSA y STScI.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurretik 2.500 argi-urtera dagoen Hegoaldeko Eraztunaren nebulosa zehatz, ikusgarri eta koloretsu bat da 'James Webb' teleskopioaren bigarren irudiaren objektu kosmikoa.

Astearte honetan argitaratu dute irudi hau, eta bertan ikus daiteke hainbat izarrez osatutako nebulosa planetario bat. Horien artean, izarretako bat hilzorian dago, milaka urtez gas eta hautsezko eraztunak igortzen aritu dena. Hauxe da teleskopio espazialak zabaldu duen bigarren irudia, atzo unibertsoaren sakontasuna irudikatzen duen lehen infragorri-argazkia aurkeztu ondoren.

Atzokoa Joe Biden presidente estatubatuarraren parte hartzearekin egindako ekitaldi batean aurkeztu zuten, eta biak gaur erakusten ari diren hainbat argazkiren parte dira. Argazki horiek Ameriketako Estatu Batuetako espazio agentzia (NASA), Europako Espazio Agentzia (ESA) eta Kanadako Agentzia (CSA) ari dira erakusten, banan-banan.

'James Webb' teleskopio espaziala munduko espazio zientzien behatoki nagusia da. Programa NASAk zuzentzen du, Europako eta Kanadako agentziekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena Nasa