Gizartea -

EGURALDIA

Alerta laranja ostegunera arte luzatuko da Araban eta Nafarroan beroagatik

EAEko gainontzeko lurraldeak abisu horian egongo dira hurrengo egunetan tenperatura altuak direla eta. Eskualderik kaltetuenak Ebro ondoko eskualdea eta Erribera izango dira.

Asteazkenean 39 gradu espero dira Ebro ondoko eskualdean. EITB Mediaren artxiboko irudia.
Asteazkenean 39 gradu espero dira Ebro ondoko eskualdean. EITB Mediaren artxiboko irudia.
Asteazkenean 39 gradu espero dira Ebro ondoko eskualdean. EITB Mediaren artxiboko irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tenperatura altuek presente jarraituko dute hurrengo egunetan. Nafarroa eta Araba alerta laranjan egongo dira asteazkenean eta ostegunean, eta Euskadi abisu horian egongo da beroagatik.

Segurtasun Sailak astearterako bi abisu hori jarri ditu Araban; bat, Ebro ondoko eskualdean eta lurraldeko erdialdean, muturreko tenperatura altuengatik. Tenperatura maximoak 37 ºC ingurukoak izan daitezke Ebro ondoko eskualdean eta 36 ºC ingurukoak, iragate-zonan. Beste abisu horiak bi eskualde horiei ere eragiten die, kasu honetan, baso sute arriskuagatik.

Nafarroari dagokionez, AEMETen arabera, erdialdean abisu horia egongo da, eta Erriberan, alerta laranja.

Asteazkenean, arrisku handian egongo dira Ebro inguruko eskualdea eta Arabako erdialdea; leku horietan, alerta laranja ezarri dute 13:00tatik 12:00etara. Tenperatura maximoak 39 ºC ingurukoak izan daitezke Ebro ondoko eskualdean, eta 37 ºC ingurukoak, iragate-zonan. 

Halaber, EAEko lurraldean, abisu horia egongo da tenperatura altu iraunkorrengatik egun osoan zehar. Gipuzkoako eta Bizkaiko barnealdean, gainera, abisu horia ezarri dute muturreko tenperatura altuengatik 13:00etatik 19:00etara.

Baso-sute arriskuari dagokionez, abisu horia egongo da Ebro ondoko eskualdean eta Arabako erdialdean 13:00etatik 19:00etara.

Nafarroari dagokionez, erdialdea eta Erribera alerta laranjan egongo dira tenperatura altuen ondorioz.

Ostegunean, egoerak hoberantz egingo du Araban, eta alerta laranja Ebro ondoko eskualdean baino ez da mantenduko. Hala ere, erdialdean abisu horia ezarri dute 14:00etatik 20:00etara muturreko tenperatura altuak direla eta. Suteen arriskuak bere horretan jarraituko du Ebro inguruan eta erdialdean.

Euskadiko beste lekuetan, abisu horia egongo da egun osoan zehar tenperatura altu iraunkorrengatik. Nafarroako erdialdean, tenperaturak jaistea espero da, eta alerta laranjatik abisu horira pasatuko da. Erriberan, alerta laranjak jarraituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Bero-boladak albisteak