Gizartea -
EGURALDIA
Beroagatik alerta laranja ezarriko dute Erriberan, eta abisu horia, Arabako Errioxan
Nafarroa hegoaldean 40 ºC-ra iritsiko dira termometroak, eta 35 ºC-ren bueltan errendituko dira Arabako txoko askotan. Hain justu, Araba ia osoan alerta laranja ezarriko dute bihar, muturreko tenperaturak medio.
EITB MEDIA
Sargori egingo du gaur, atzo baino gehiago, eta hala, Euskal Herriko txoko askotan 35 graduak gaindituko dira, eta, Nafarroako hegoaldean, gainera, 40 graduren bueltan ibiliko dira termometroak. Hori horrela, alerta laranja ezarri dute Erriberan eta, asteazkenerako, ia Araba osoan.
Gora egingo dute tenperatura maximoek gaur, asteartea. Abisu horia indarrean egongo da Araba ia osoan, bero sapa izango baita. EAEko barnealdean 35 gradutara iritsiko da termometroa. Nafarroa hegoaldean, aldiz, alerta laranja ezarri dute, 40 graduak gaindituko direlako.
Asteazkenerako, bero itogarria espero da, batez ere Araban. Gauzak horrela, alerta laranja ezarri du Euskalmetek 13:00etatik 21:00ak arte, 40 graduen bueltan ibiliko baitira. Nafarroan ere bero handia egingo du, eta alerta laranja izango da indarrean Nafarroa erdialdean, ia 40 gradutara helduko baitira termometroak. Barnealdean ere abisu horia ezarriko dute, iragarpenak baitio litekeena dela 35 graduak gainditzea. Kostan, baina, tenperatura ez da 30 gradutara iritsiko.
Bero egingo duenez, sute arrisku handia dagoela iragarri dute, bai Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, bai Aemetek, eta abisu horia ezartzeaz gain, tentuz ibiltzeko dei egin dute.