Gizartea -

SEGURTASUNA

Euskaltelek bere alarma zerbitzua jarri du martxan

Alarmek abisua emango diote Ertzaintzari arazoren bat antzemanez gero. Halaber, smartphonetarako aplikazio baten bidez, erabiltzaileek une oro jakin ahal izango dute zer gertatzen ari den beren etxeetan.

Euskaltelen egoitza, Derion. EITB Mediaren artxiboko irudia.
Euskaltelen egoitza, Derion. EITB Mediaren artxiboko irudia.
Euskaltelen egoitza, Derion. EITB Mediaren artxiboko irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltelek Euskaltel Alarmak zerbitzua aurkeztu du astelehen honetan. Telekomunikazio enpresaren arabera, 320.000 euskaldunek baino gehiagok beren etxeak edo negozioak babestu ahal izango dituzte zerbitzu horri esker.

Euskaltelen sistema alarmak jasotzeko zentral batera konektatuta egongo da, eta berehala abisatuko dio Ertzaintzari bidegabe sartzeko saioren bat, inhibizio-saiakeraren bat edo sabotajeren bat antzemanez gero.

Gainera, erabiltzaileek une oro jakin ahal izango dute zer gertatzen ari den beren etxeetan, zaintza-kamerak denbora errealean ikusteko aukera izango baitute smartphonetarako aplikazio baten bidez.

El Corte Inglesen SICOR alarma-zerbitzua arduratuko da segurtasun-sistemak instalatzeaz, mantentze-lanak egiteaz, alertak monitorizatzeaz eta Ertzaintzarekiko konexioaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza EAE Euskaltel Telefonia mugikorra albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza