Gizartea -

Nafarroa

Hondakinak zituen pabiloi bat kiskali da Andosillan

Sutean, orga jasotzaileetan zeuden bonbonek eztanda egin dute, eta ondoan dagoen pabiloi batean ere kalteak egon dira. Ez da zauriturik egon, eta Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Andosillako sutearen irudia. Argazkia: Guardia Zibila
Andosillako sutearen irudia
Andosillako industria-nabe batean izan den sutea ikertzen ari dira

0:16

I.G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondakinak (plastikoak eta muxika azalak) zituen pabiloi bat kiskali da gaur Andosillako industriagunean goizeko lehen orduan.

Guardia Zibilak zabaldu duenez, 06:20 inguruan, patruilan zeuden agenteak suteaz ohartu dira, ingurua hesitu, eta abisua eman dute. 

Sutean, orga jasotzaileetan zeuden bonbonek eztanda egin dute, eta ondoan dagoen pabiloi batean ere kalteak egon dira. Halaber, ondoko instalazio horretako bi atoi ere kaltetu dira. 

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak