Gizartea -

Bizkaia

Ospitalean hil da Barakaldoko parke batean zauri larriekin topatutako gizona

49 urteko gizasemea Serralta parkean (Lutxana auzoa) aurkitu zuten ostegunean lesio larriekin. Ertzaintza heriotza ikertzen ari da.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa abiatu du joan den ostegunean, hilaren 7an, Barakaldoko (Bizkaia) parke batean zauri larriekin topatutako gizonaren kasua argitzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Gizonezkoa ospitalean hil da

Iturrion arabera, gizona Serralta parkean (Lutxana auzoa) aurkitu zuten ostegun gauean (21:30 aldera), lesio larriak zituela. Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, eta bertan zendu zen ordu batzuen buruan.

Indarkeria zantzu horien inguruko ikerketa abiatu du Ertzaintzak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Barakaldo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea