Gizartea -

TRAFIKOA

33 urteko zumaiar bat hil da Zarautzen izan den trafiko-istripuan

Ertzaintzak jakitera eman duenez, bidetik atera da ibilgailua eta farol bat jo du. Kolpearen ondorioz, barruan zihoazen hiru lagunetatik bat bertan hil da, eta beste bi zaurituta eraman dituzte ospitalera. Gidaria atxilotu egin dute, zuhurtziagabeko hilketa egotzita.

Istripua izan den tokia. Argazkia: EITB Media
Istripua izan den tokia. Argazkia: EITB Media
Zumaiako 33 urteko gizon bat hil da Zarautzen, zirkulazio-istripuan

0:40

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33 urteko gizonezko zumaiar bat hil da, gaur goizean, Zarautzen izan den trafiko-istripuan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, auto bat bidetik atera da San Inazio kalean eta farol bat jo du.

Kolpearen ondorioz, ibilgailuaren barruan zihoazenetako bat, kopilotua, tokian bertan zendu da, eta beste biak —29 eta 31 urtekoak— zaurituta eraman dituzte Donostia Ospitalera.

Ertzaintzak ibilgailuaren gidaria atxilotu du, "bideko segurtasunaren aurkako ustezko delituagatik eta zuhurtziagabeko hilketagatik".

Monte Albertia institutuaren parean izan da ezbeharra, Gi-2633 errepidean, Meagarako noranzkoan, 07:10 inguruan.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Zarautz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak