Gizartea -
ERREPIDEAK
AP-8 eta AP-1 dira Estatuko autobide txarrenak, OCUren arabera
Gaizkien baloratutako alderdiak obren presentzia eta trafiko fluxu handia izan dira.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
AP-8 eta AP-1 autobideak Estatuko errepiderik txarrenak dira, OCUk Espainiako autobideen eta autobien inguruan egindako inkestaren arabera. Errepide euskaldunekin batera, hauek dira balorazio txarrenak lortu dituzten errepideak: A-7 (Algeciras, Almería), AP-9 (Ferrol-Portugal) eta A-52 (Benavente-Vigo).
1.259 gidariri egindako inkesta batean, Kantauriko Autobideak 10etik 5,7ko puntuazioa lortu du, eta Iparraldeko Autobideak, berriz, 5,8koa.
Bi euskal errepidetan obren presentzia eta trafiko fluxu handia izan da nota gutxien jaso dituzten alderdiak. Inkestatuek, gainera, AP-8ko bihurguneen segurtasun eza eta AP-1eko zerbitzugune eskasak kritikatu dituzte.
OCUk ikertutako alderdiak izan dira galtzadaren egoera, seinaleztapen-sistema, errepidearen zabalera eta errei kopurua, bihurguneetako segurtasuna, obrak, sarrerak eta irteerak, zerbitzugune kopurua eta trafiko fluxua.