Gizartea -
Euskara
"Esazu hitz bat", aurtengo Euskaraldiaren abestia
Musika Xabier Zabalarena da, eta hitzak, Andoni Egañarenak. "Hitzez egiteko garaia" lelopean, azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da hirugarren Euskaraldia.
EITB MEDIA
"Esazu hitz bat" da 2022ko Euskaraldiaren abestia. Xabier Zabala musikariak sortu du aurtengo ekimenaren ereserkia, eta hitzak Andoni Egañak egin ditu. Aiora Renteria, Petti, Maddalen Arzallus, Ainhoa Larrañaga eta Andoni Egaña abeslariek jarri diote ahotsa.
Aurtengoa hirugarren Euskaraldia izango da, eta "Hitzez egiteko garaia" leloa izango du. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da hizkuntza ohiturak astindu eta euskararen erabilera handitzea xede duen ariketa soziala.
Bi urteren ostean, Euskal Herriko kaleak ahobiziz eta belarriprestez beteko dira. Hirugarren Euskaraldian, ariguneak edo euskaraz aritzeko guneak indartu nahi dituzte antolatzaileek.