Gizartea -

eguraldia

Hodeiak ugarituko dira igande honetan, eta euri arina egin dezake Kantauri isurialdean

Igandea hodeitsu esnatuko da, eta arratsaldean ugaritzera jo dezakete hodei horiek, zenbait puntutan aldizkako prezipitazio arinak ere izan litezkeelarik.

Bizkaia Zubia, zeru hodeitsu baten azpian. Argazkia: Xabier Elguezua Aranguren
Bizkaia Zubia, zeru hodeitsu baten azpian. Argazkia: Xabier Elguezua Aranguren
Bizkaia Zubia, zeru hodeitsu baten azpian. Argazkia: Xabier Elguezua Aranguren

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbateko abagunearen ostean, zeruak hodeitsu edo hodei-tarteekin esnatuko dira igande honetan. Arratsaldean, berriz, ugaritzera jo dezakete hodei horiek, Kantauri isurialdean aldizkako prezipitazio arinak ere izan litezkeelarik. Gauean zaparrada gogorren bat ere bota dezake.

Tenperatura minimoen igoera arina edo neurrizkoa gertatuko da, eta maximoen beherakada -neurrizkoa kostaldean eta nabarmena barnealdean-. Haizeak leun joko du iparraldetik tarteka, baina egunaren bigarren zatian biziagotu egingo da Araban, bolada gogorrekin.

Hala, 13 graduko tenperatura minimoak espero dira Gasteizen, 15ekoak Donostian eta 17 gradukoak Bilbon; eta maximoak 20 gradura iritsiko dira Gipuzkoako hiriburuan, 22ra Bizkaikoan eta 24 gradura Arabakoan, Euskalmeten arabera. Gainera, Iruñean 29 gradura iritsi litezke termometroak, 16 graduko minimoekin. Baionan, berriz, 16 eta 22 graduren artean ibiliko dira.

Astelehenean ere giroa nahasia izango da. Egunaren lehenengo partean, Kantauri isurialdean, behe-hodeiak ugariak izango dira eta litekeena da noizbehinka euri txikia egitea. Arratsaldetik aurrera, behe-hodei horiek gutxituko dira. Hegoaldean, zerua garbiago egongo da orokorrean eta iparraldeko haizea ibiliko da.

Tenperatura minimoetan ez da aldaketa handirik espero, iparraldeko maximoak gradu pare bat igo daitezke, eta Ebro bailaran gutxi jaitsiko dira.

Itsasoaren egoerari dagokionez, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Iparraldea albisteak EAE Eguraldia Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea