Gizartea -

Ekologismoa

Elkarretaratzea egingo dute igande honetan Guggenheim berriaren aurka, Muruetan

Urdaibaietzek deitu du protesta "Bi Guggenheim go home!" lelopean, Urdaibai ingurune babestua dela gogorarazteko eta proiektuak arriskuan jarriko lukeela salatzeko.

Urdaibai. Argazkia: EiTB
Urdaibai. Argazkia: EiTB
Urdaibai. Argazkia: EiTB

Manu Gimenez | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urdaibaietzek deituta elkarretaratzea egingo dute "Bi Guggenheim go home! Urdaibaiko naturaren eta kulturaren alde!" lelopean igande honetan, 11:00etan, Guggenheim berriaren proiektuaren aurka, Muruetan (Bizkaia).

Tokiko elkarte batzuk, tartean Zain dezagun Urdaibaik, eta nazio mailako Eguzki eta Ekologistak Martxanek osatzen dute, besteak beste, Urdaibaietz plataforma, eta salatzen dute proiektuak "kalte konponezina eta nabarmena" eragingo diola inguruari.

Erroxeli Ojinaga Zain dezagun Urdaibai elkartearen idazkari eta bozeramaileak eitb.eus-i azaldu dionez, Ekologistak Martxanek "bandera beltza" jarri dio proiektuari ingurugiroari egingo dion kalteagatik, izan ere, bere esanetan, agintariek azpiegitura "iraunkorra" izango dela dioten arren, "errealitatea beste bat" da.

Puntu horretan, Zain dezagun Urdaibairen eledunak jakinarazi du Aldundiak helarazitako dokumentuetan ez dagoela informazio nahikorik ingurugiroari egingo dion eraginaren inguruan. Gainera, elkarteak proiektuaren aurka sartutako alegazioetan Aldundiaren jokabidea "antidemokratikoa, subertsiboa eta arduragabea" izan dela kritikatu dute

Hain zuzen ere, Ojinagak gogorarazi du hainbat legek babestutako ingurua dela Urdaibai, tartean "Eusko Legebiltzarrak aho batez onartutako lege bati esker". Baina orain, erakundeek aurkeztu duten bigarren Guggenheimen proiektuak urratu egiten omen ditu babes arauak. Horregatik, Ojinagak dei egin die "babes eremu gisa trata dezatela" Urdaibai, edo bestela "babes eremutik atera dezatela".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Guggenheim museoa Gaurko albisteak Bizkaia Gernika-Lumo albisteak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Ingurumena albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Urdaibairi buruzko albisteak