Gizartea -

Euskara

Euskarazko murgiltze eredua onartu diete Ipar Euskal Herriko hiru ikastetxe publikori

Zuberoan, Barkoxen eta Larrainen egingo dute euskaraz. Ama-eskolan izango dute haurrek murgiltzea, 3 eta 5 urte bitartean. Nafarroa Beherean, aldiz, Irisarrin murgiltzea luzatu egingo dute eskolako CE2 mailara arte; hau da, 8 urtera arteko haurrentzat.

Okupazioa Baionan. Artxiboko irudia: EITB Media
Okupazioa Baionan. Artxiboko irudia: EITB Media
Okupazioa Baionan. Artxiboko irudia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bordeleko Hezkuntza Akademiak euskarazko murgiltzea onartu die eskola publikoko hiru ikastetxeri datorren ikasturterako: biri Zuberoan, eta bati Nafarroa Beherean, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Horrela, Bordeleko Akademiako errektoreak baiezkoa eman die hiru murgiltze aukera berriri eskola publikoan. Zuberoan, Barkoxen eta Larrainen egingo dute euskaraz, azken honek proiektu osagarria baieztatzea lortu ondotik. Ama-eskolan izango dute haurrek murgiltzea, 3 eta 5 urte bitartean.

Nafarroa Beherean, aldiz, Irisarrin murgiltzea luzatu egingo dute eskolako CE2 mailara arte; hau da, 8 urtera arteko haurrentzat. Aurreneko aldia da lehen hezkuntzara hedatzen dela murgiltze eredua publikoan.

Hiruretan mobilizatuak ziren azken asteetan, okupazioak ere eginak zituzten, baina orain euren eskakizunak onartuak izan dira.

2021eko abenduko zirkularraren arabera, murgiltzea nahi ez duten gurasoek (herri batean murgiltzea soilik eskainiko balitz), aukera izango dutela ondoen gelditzen zaien herrian ez-murgiltzean izena emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Iparraldea berriak Frantzia Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Hezkuntza Umeak albisteak gaur Zuberoa azken ordukoa Nafarroa Behereko azken ordukoa