Gizartea -

Hondartzak

Bandera gorria Zumaiako Santiago hondartzan, uraren kalitate txarragatik

Bainua eta uretako jarduerak debekatuta daude hondartzan zein itsasadarrean, E.coli bakterio gehiegi dagoelako. Neurria indarrean egongo da analisiek uraren kalitatea bainurako egokia dela erakusten duten arte.

Bandera gorria. EFE
Bandera gorria. EFE
Bandera gorria. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumaiako Santiago hondartzan bandera gorria dago gaur, uraren kalitatea txarra delako bainurako. Baleike bertako hedabideak argitu duenez, E.Coli bakteriaren presentzia gehiegizkoa da, bainurako onartutakoaren gainetik. 

Hori dela eta, bainua nahiz uretako ekintzak debekatuta daude hondartzan zein itsasadarrean, analisiek berriro ere onartutako balioak erakutsi eta ura bainurako egokia dela egiaztatu arte.

Horrez gain, Mutrikuko Saturraranen, Deban, Zumaiako Itzurunen, Getariako Gaztetapen, Zarautzen, Orioko Antillan, Donostiako Santa Klaran, Kontxan, Ondarretan eta Zurriolan bandera horia dute gaur olatuengatik. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Zumaia Albisteak Uda Kutsadura gaur