Gizartea -

Bilboko metroa

Ostiral honetan sartuko da indarrean Bilboko metroaren udako ordutegia

Gainera, ekainaren hasieratik, zerbitzua etengabekoa da ostiral eta larunbat gauetan, baita jai-egunetako bezperetan ere. Trenek sei minutu eta 40 segundoko maiztasuna goizetan eta hamar minutukoa arratsaldeetan izango dute 1. eta 2. lineetan, eta zazpi minutu eta erdikoa 3. linean.

Artxiboko irudian, Metro Bilbaoren bi tren. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.
Artxiboko irudian, Metro Bilbaoren bi tren
Artxiboko irudian, Metro Bilbaoren bi tren. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaok udako ordutegia eskainiko du ostiraletik, alegia, uztailaren 1etik. Ekaina hasi zenetik, metroaren zerbitzua etengabekoa da ostiral eta larunbat gauetan, baita jai-egunetako bezperetan ere, eta, orain, metroak bere web-orrian zehaztuta duenez, aste barruan, trenek sei minutu eta 40 segundoko maiztasuna izango dute goizetan; eta, arratsaldeetan, hamar minutukoa, 1. eta 2. lineetan, eta zazpi minutu eta erdikoa, 3. linean.

Asteburuetarako eta jai-egunetarako, Metro Bilbaoren aurreikuspena da trenen maiztasuna hamar minutukoa izatea, goizeko lehen orduan izan ezik; orduan, hogei minutuko maiztasuna izango dute (hamabostekoa, 3. linean).

Informazioa metroaren web-orrian dago zehaztuta. Gainera, bertan irakurri ahal dugunez, Bilboko Aste Nagusian zerbitzu berezia izango da, eta horren berri emango dute.

Udako ordutegia irailaren 6ra arte izango da indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bilbon? Basauriko albisteak Getxo bideoak Portugalete berriak Santurtzi argazkiak Sestao albisteak Sopela albisteak Barakaldo Metro Bilbao Gizartea albisteak Albisteak Gaur Leioa bideoak Plentzia albisteak Eguneko albisteak Etxebarri albisteak Berango albisteak Urduliz albisteak Udako azken ordukoa