Gizartea -

LGTBI+ legea

Euskal LGTBI+ lege integrala aldarrikatu du Behatokiak

Espainiako Gobernuak trans eta LGTBI pertsonen eskubideen legea Ministroen Kontseiluan onartuko duen egun berean eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren bezperan egin du aldarrikapena.

Harrotasunaren Eguna Bilbon. EFEren artxiboko irudia
Harrotasunaren Eguna Bilbon. EFEren artxiboko irudia
Harrotasunaren Eguna Bilbon. EFEren artxiboko irudia

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak trans eta LGTBI pertsonen eskubideen legea Ministroen Kontseiluan onartuko duen egun berean eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren bezperan,  Euskadin, LGTBI+ Behatokiak euskal LGTBI lege integrala aldarrikatu du gaur.

Hala, 2022ko irailetik aurrera Eusko Legebiltzarreko taldeei eta EAEn erregistratutako LGTBI+ elkarte guztiei lan-mahai bateratu bat eratzeko deia egin die, "Euskadik LGTBI+ pertsonak babesteko eta artatzeko lege-esparru propio bat izan dezan", hau da, lege zehatz bat, Euskal LGTBI+ Lege Integral bat onartuz.

"Uste osoa dugu ezin dugula zain egon Madrilen gertatzen denaren mende, ezta Estatu mailan onartzen diren legeen mende ere, gure lurraldean maila horretan sozialki aurrera egiteko", azaldu du Behatokiak ohar batean.

Hala, hainbat helburu biltzen ditu lege-proposamen horrek: prebentzioa, hau da, EAEn pertsona horiek bizi duten diskriminazioa saihestea; kolektibo honek jasaten dituen bazterkeria kasuei arreta zehatza ematea; LGTBIfobiaren aurrean esku hartu behar den eremuen heterogeneotasuna aintzat hartzea; taldeari behar duen ahotsa eta protagonismoa ematea edota ontzi komunikatuak sortzea administrazio publiko guztien artean.

Oharrean zehaztu duenez, lege integral honekin "Euskadi estalki batez hornitu nahi dugu, herritar guztiak babesteko gizarte-mailako, norbanakoek barneratutako eta instituzionalizatutako LGTBIfobiaren zirimiritik, gure aukera pertsonal eta kolektiboak ahalik eta gehien garatzea ahalbidetu diezagun", azaldu dute.

Gaineratu dute Euskal Autonomia Erkidegoa dela gai honetan araudi espezifikorik ez duen autonomia erkidego bakarra. "Ibilbide horri ekiteko azken autonomia-erkidegoa izatea ez da garrantzitsua izango, baldin eta portu onera iristeko borondate politikoa badago", adierazi dute oharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaiko albisteak Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak LGTBI+ azken ordukoa