Gizartea -

2022ko sanferminak

2.700 agente inguru arduratuko dira segurtasunaz 2022ko San Fermin jaietan

Dagoeneko antolatuta daude ekitaldi nagusietarako neurriak, hala nola txupinazoa, entzierroak, prozesioa, su artifizialak, zezen plazako sarrerak eta irteerak edo erraldoi eta buruhandien desfileak.

2017ko sanferminetako seguratsun neurriak. Artxiboko argazkia: EITB Media.
2017ko sanferminetako seguratsun neurriak
2.700 agente inguru arduratuko dira segurtasunaz aurtengo sanferminetan

01:21

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022ko sanferminetako segurtasun-dispositiboan, udaltzainek, Foruzaingoak, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak hartuko dute parte, guztira 2.700 lagun, jai seguruak izan daitezen.

Hala adierazi dute gaur, astelehena, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzan egindako Segurtasun Batzordean, eta bertan izan dira, besteak beste, Jose Luis Arasti Gobernuko ordezkaria, Javier Remirez Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilaria eta Enrique Maya Iruñeko alkatea. Polizia-kidegoetako agintariak ere bertan izan dira.

Dispositiboa osatzen duten agenteetatik, 800 inguru Polizia Nazionalari dagozkio; 853, Guardia Zibilari; 700 inguru, Foruzaingoari eta 415, Udaltzaingoari. Horiez gain, toki zehatzetan trafikoa erregulatzeko eta kontrolatzeko lanak egiten dituzten Babes Zibileko 200 laguntzaile izango dira, eta, halaber, Udaltzaingoarekin lankidetzan aritzeko beste funtzio batzuk egingo dituzten kideak izango dira.

Dagoeneko antolatuta daude ekitaldi nagusietarako neurriak, hala nola txupinazoa, entzierroak, prozesioa, su artifizialak, zezen plazako sarrerak eta irteerak edo erraldoi eta buruhandien desfileak.

Zure interesekoa izan daiteke baita ere: 2022ko sanferminetako egitarau osoa

Aurtengo dispositiboak arreta jarriko du eraso sexisten prebentzioan eta edozein motatako mehatxu terroristak saihesten. Ildo horretan, agintariek herritarrei eskatu diete arduraz gozatzeko San Fermin jai jendetsuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Jaiak Iruñeko Udala