Gizartea -
Metallica, Bilbon
Afekzioak zirkulazioan eta aparkamenduan San Mamesetik gertu uztailaren 4ra arte Metallicaren kontzertuagatik
Kontzertua igandean izango da, uztailaren 3an. Zirkulazioa itxita dago jada bilbotar futbol-zelaiaren inguruko hainbat kaletan.
EITB MEDIA
Bilbon, datorren astelehenera arte, hau da, uztailaren 4ra arte, zirkulazioa itxita izango da hainbat kaletan, eta aparkalekuak kendu egingo dituzte zenbait tokitan, Metallicak San Mamesen igandean (hilak 3) emango duen kontzertua tarteko.
Testuinguru horretan, zirkulazioa kale hauetan dago itxita: Felipe Serrate, Luis Briñas (Felipe Serrate eta Zunzunegui kaleen artean), eta Urkixo Zumarkalean, garajeak eta larrialdiak kenduta. Bilbobusek, gainera, ibilbidea aldatu du.
Igandeko 10:00etatik (kontzertua egun horretan izango da), zirkulazioa itxita egongo da Ventosa Bidean. Egoiliarrak Olabeaga aldapatik sartuko dira. Kaleak erabat itxita izango dira hilaren 4ko 2:00etara arte.
Bestalde, aparkalekuak kenduko dituzte kale hauetan: Felipe Serrate (futbol-zelaiaren ondoan), uztailaren 4ko 8:00ak arte; eta Luis Briñas (Felipe Serrate eta Zunzunegui kaleen artean), eta Urkixo Zumarkalea (Sabino Aranatik), zamalanak izan ezik, uztailaren 2ko 22:00etatik uztailaren 4ko 2:00ak arte.
Partida egunetan antolatzen duten segurtasun-dispositibo bera izango da. Udaltzaingoak esandako ordutegiak alda ditzake segurtasun-arrazoiengatik, Udalak adierazi duenez.