Gizartea -

migrazioaren drama

Gutxienez 18 pertsona migratzaile hil dira Melillan, marokoar agenteekin izandako istiluetan

Hildakoez gain, beste 76 pertsona zauritu dira; horietako 13, larri. Gainera, AMDHk bi jendarmeren heriotzaren berri ere eman du.

Zenbait pertsona, migratzaileentzako Aldi Baterako Egonaldirako Zentrora bidean. Argazkia: EFE
Zenbait pertsona, migratzaileentzako Aldi Baterako Egonaldirako Zentrora bidean. Argazkia: EFE
Bost migratzaile hil eta 76 zauritu dira Marokon, Melillako hesia gainditzeko ahaleginean

0:44

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hamazortzi pertsona migratzaile hil dira ostiral honetan, Marokoko segurtasun indarren eta Melilla espainiar hiriko hesia gurutzatzen saiatu diren Sahara hegoaldeko ehundaka biztanleren arteko istiluetan. Hala jakinarazi dute Nador probintziako autoritateetako iturriek. Gainera, Marokoko Giza Eskubideen Elkarteak (AMDH) bi jendarmeren heriotzaren berri ere eman du azken orduetan; tokiko iturriek, berriz, ukatu egin dute hori.

Hildakoez gain, beste 76 pertsona zauritu dira; horietako 13, larri. Marokoar segurtasun indarrei dagokienez, berriz, 140 agente zauritu dira; horietako bost, larri.

Iturriek adierazi dutenez, Melillan sartzeko saiakeran "oso metodo bortitzak" erabili dira, eta sei migratzaileak jendetzak eragindako oldearen erdian hil dira (2.000 pertsona inguru ziren, Espainiako autoritateen arabera), edo hesia igotzen ari zirela lurrera erortzean jasandako zaurien ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Herria Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Rabat gaur