Gizartea -

Hezkuntza

Bildarratz ikastolen ordezkariekin bildu da itunpekoen hitzarmenak eragindako desadostasuna bideratzeko

Koldo Tellitu elkarteko presidenteak Euskadi Irratiari esan dionez, lerro bakarreko dozena bat ikastolarekin dute kezka, baina argitu du Hezkuntza Sailarekin egin beharreko "negoziazioak bide onetik" doazela.

Itunpekoen hitzarmenak aurrez aurrekoa sortu du Jaurlaritzaren eta ikastolen artean. EFE
Hainbat ikasle, Donostiako ikastetxe batean.
Itunpekoen hitzarmenak aurrez aurrekoa sortu du Jaurlaritzaren eta ikastolen artean. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Ikastolen Elkarteko ordezkariekin bildu zen atzo, itunpekoen hitzarmen berriak bi aldeen artean eragin duen aurrez aurrekoa bideratzeko. Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak Euskadi Irratiari nabarmendu dionez, "negoziazioak bide onetik doaz", eta "elkarlanerako prest" azaldu dira bi aldeak. 

Tellituren hitzetan, "gehien kezkatzen gaituena da lerro bakarreko ikastolen egoera, hau da, kolokan egon daitekeena. Horren inguruan zehaztasunik ez dugu, baina azpimarratu behar duguna da bide onetik goazela eta, bestetik, gure asmoa dela ikastolekin berriro kontraste lan hori egitea". 

Lerro bakarreko 12-14 ikastola egon litezke arriskuan, Ikastolen Elkartetik zehaztu dutenez. Hain justu, EAEko ikastola guztietako zuzendariekin beste bilera bat egingo dute "korapilo nagusiak" non dauden zehazteko, eta gerora, "Jaurlaritzarekin batera, irtenbidea emateko". 

Eusko Jaurlaritzak EAEko itunpeko ikastetxeei zuzendutako hezkuntza ituna onartu zuen asteartean. "Gizarte testuinguru berrira egokitzeko" asmoz, hainbat aldaketa iragarri zituen Bildarratzek. Besteak beste, ikasgelak osatzeko ratioak jaitsi dituzte eta ikasgelak bikoizteko erraztasuna eman. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza Lege Berria albisteak Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza sistemako albisteak