Gizartea -

ERRESKATEA

Hilda aurkitu dute Anboto mendian galduta zegoen 25 urteko gizona

Ertzaintzak baieztatu duenez, 09:30ean aurkitu dute gorpua, Infernuko Zubi izeneko pasabidean, Alluitz gailurretik gertu. Heriotzaren arrazoiak ikertzen ari badira ere, erori egin zela uste da.

Erreskateko kideak, Anboton. Argazkia: Segurtasun Saila.
Erreskateko kideak, Anboton. Argazkia: Segurtasun Saila.
Erreskateko kideak, Anboton. Argazkia: Segurtasun Saila.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilda aurkitu dute atzo iluntzetik Anboto mendi inguruan, Abadiñon, desagertuta zegoen 25 urteko gizonezkoa. Galdutako pertsonak berak deitu zuen, 20:30ean, Ertzaintzara, baina telefono-seinalearekin arazoak zituen eta ertzainek ezin izan dute berarekin gehiago harremanetan jarri.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ingurua arakatzen ari zen helikoptero batetik ikusi dute gorpua, 09:30 inguruan, Infernuko Zubi izeneko pasabidean, Alluitz gailurretik oso gertu. Heriotzaren arrazoiak argitzeko dauden arren, mendizalea erori egin zela uste da.

Goizean eramango dute gorpua Bilboko Medikuntza Auzitegira, eta bertan egingo diote autopsia.

ERRE

Ertzainak, suhiltzaileak, Gurutze Gorria, DYA, Txakurren Unitatea eta Elorrioko mendi taldea aritu dira bilaketa lanetan, Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako Zuzendaritzak koordinatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskal mendiak Gurutze Gorria albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Suhiltzaileak albisteak Mendizaleen istripuak Urkiolako parke naturaleko mendiak