Gizartea -

SUTEAK NAFARROAN

Nafarroa Baso Suteetarako Larrialdi Planaren 2. mailatik 1. mailara jaitsi da

Azken egunetan foru erkidegoan piztutako suteak egonkortu ostean, Nafarroako baliabideak ari dira soilik lanean.

Suaren ondorioak Legarda herrian, airetik ikusita. Argazkia: EFE
Suaren ondorioak Legarda herrian, airetik ikusita
Suteen egoera egonkortu da Nafarroan

01:08

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egoerak hobera egin du Nafarroan, eta Baso Suteetarako Larrialdi Planaren (Infona) 2. mailatik 1. mailara igaro da gaur goizeko zortzietan.

Nafarroako Gobernuaren asmoa zen atzo 14:00etan Infona planaren 1. mailara jaistea, eta, pixkanaka, sua itzaltzeko baliabideak murriztea. Funesen, Alesbesen eta Eritzegoitin atzo arratsaldean piztutako suteek, ordea, erabakia atzerarazi zuten.

Azken egunetan foru erkidegoan piztutako suteak egonkortu ostean, Nafarroako baliabideak ari dira soilik lanean.

Gaur, osteguna, suteak egonkortzeko lanean jarraitzen dute. Aldi berean, suhiltzaileak eta basozainak suak kaltetutako inguruak ikuskatzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Suteak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Sua amatatzeko lanen azken ordukoa