Gizartea -
suteak
Hondamendi eremu izendatuko dute Nafarroa azken egunotako suteen ondorioz
Pedro Sanchezek adierazi duenez, azken asteetan suteek kaltetutako beste lurralde batzuetara ere zabalduko da adierazpena, hala nola Zamora, Gaztela eta Leon, Aragoi, Katalunia, Valentzia eta Andaluziara.
EITB MEDIA
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, Babes Zibileko Larrialdi batek larriki kaltetutako eremu (hondamendi eremu) izendatuko ditu azken asteetan sei autonomia erkidegotako suteek kaltetutako tokiak, horien artean Nafarroa.
Gobernuko presidenteak Zamorako Sierra de la Culebra mendilerroko erreserbako baso-suteak kaltetutako eremura egindako bisitan egin du iragarpena.
Aurretiazko kalkuluen arabera, suak 10.000 hektarea baino gehiago kiskali ditu Nafarroan. Drone batek grabatutako irudi horiek agerian uzten dute Nafarroan hondamendi ekologikoa eta ekonomikoa izan dela.
Gaztela eta Leongo eremu horretan edo Nafarroan ez ezik, adierazpena beste lurralde batzuetara ere zabalduko da, Aragoira, Kataluniara, Valentziako Erkidegora edo Andaluziara.