Gizartea -

Suteak Nafarroan

Javier Remírez: "Egoera kritikoa, nahasia eta konplexua da"

Dagoeneko zortzi sute piztu dira Foru Erkidegoan. Ondorioz, inguruetako hainbat bizilagun etxeetatik atera behar izna dituzte.

Suteetako bat. Argazkia: EFE.
Suteetako bat. Argazkia: EFE.
Egoera "kritikoa" dela esan du Nafarroako Gobernuak

01:35

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Remírez Nafarroako Foru Gobernuko bozeramaileak "gau oso luzea" iragarri du, larunbat honetan zortzi sute piztu baitira, eta lehentasuna "pertsonak salbatzea" dela ziurtatu du.

20:00etan, agerraldia egin du SOS Nafarroako bulegoetan, eta jakinarazi du suhiltzaile-unitate "guztiak" lanean ari direla fokuak kontrolatzeko, Estatuko langileen laguntzarekin. Horretarako, larrialdi-maila 2ra igo du.

Era berean, suteetatik gertu dauden herrietako biztanleei eskatu die lasai egoteko, eta etxetik alde egiteko abisurik jasotzen ez badute, horietan gelditzeko. Halaber, suaren bilakaerari buruzko informazioa izatea gomendatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Suteak gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua