Gizartea -

nafarroa

Nafarroako Gobernuak suteak itzaltzeko laguntza eskatu dio Espainiako gobernuari

Nafarroako suhiltzaile guztiak suteetan lanean ari dira une honetan, eta Foru Gobernuak aire baliabideen eta Larrialdietarako Unitate Militarraren laguntza eskatu dio Estatuari.

Sendaviva parkearen ondoko suteak eragindako ke-zutabea. Argazkia: @Mar_mo_tilla
Sendaviva parkearen ondoko suteak eragindako ke-zutabea. Argazkia: @Mar_mo_tilla
Sendaviva parkearen ondoko suteak eragindako ke-zutabea. Argazkia: @Mar_mo_tilla

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zenbait sute piztu dira Nafarroan larunbat arratsaldean, eta egoeraren larritasuna dela eta, Nafarroako Gobernuak laguntza eskatu dio Espainiako Gobernuari. Aire bidezko baliabideak eta Larrialdietako Unitate Militarraren laguntza eskatu dizkio, Nafarroako suhiltzaile guztiak suteetan lanean ari baitira une honetan, kontrolik gabeko hiru puntutan.

Obanos, Legarda eta Muruzabal udalerrien inguruan piztu den baso-sute batek arrisku bizia eragin du inguru horretan. Gainera, Arguedasen ere beste sute bat piztu da eta Sendaviva hustu behar izan dute. Hori gutxi balitz, suhiltzaileak Olletan eta Leozen berpiztu den sutean ere lanean ari dira.

Baso-suteen arriskuagatik Larrialdietako Planaren 2. maila indarrean sartu da, eta Nafarroako Gobernua larrialdiko bilera egiten ari da une honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua albisteak Suhiltzaileak