Gizartea -

Trafikoa

Amaitu dira Arrontegin (N-637) hiru autok talka egin ostean sortutako auto-ilarak

Pilaketak Txorierriko igarobideari ere eragin dio. Hain justu, beste errepide horretan ere istripua izan da, Sondika parean eta Galdakaoko noranzkoan, baina bigarren horrek ez du arazorik sortu.

Ilarak N-637 errepidean. Argazkia: @TrafikoaEJGV
Ilarak N-637 errepidean.
Ilarak N-637 errepidean. Argazkia: @TrafikoaEJGV

E. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru autok talka egin dute N-637 errepidean, Barakaldo parean (Arrontegi auzoa) ostiral arratsalde honetan, eta, istripuaren ondorioz, ilarak sortu dira. 15:25ean Eusko Jaurlaritzako Trafiko zerbitzuak jakinarazi duenez, amaitu dira jada auto-ilarak.

Pilaketak Txorierriko igarobideari ere eragin dio, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dioenez. Zorionez, ez da inor zauritu. 

Inguru horretako zirkulazioa nahasia zen dagoeneko. Izan ere, A-8an, Bilbo parean eta Irungo noranzkoan, beste istripu bat izan da ordubete lehenago eta pilaketa luzeak sortu dira, zazpi kilometrokoak. Dena dela, 15:00etarako ibilgailuak bide bazterrean zeuden eta ilarak gutxitzen ari ziren. 

Azkenik, Txorierriko igarobidean, beste ezbehar bat izan da Sondikan eta Galdakaoko noranzkoan. Kasu honetan, ordea, ez da aparteko eragozpenik sortu. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Barakaldo Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Istripua Txorierrin