Gizartea -

Frantziako Tourra

Tour Egunak Bizkaian barrena ibilbidea egingo du abuztuaren 7tik 2023ko ekainera

Lekeition hasi eta Igorren bukatuko da. Besteak beste, ekimenak tailer didaktikoak, praktika-pistak eta Tourraren museo bat izango ditu, eta tokian tokiko txirrindulariak eta klubak omenduko ditu.

Tour Egunaren aurkezpena. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Tour Egunaren aurkezpena. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Tour Egunaren aurkezpena. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Aldundiak, Frantziako Tourraren eskutik, 18 Tour Egun ospatuko ditu Bizkaiko beste hainbeste udalerritan, bizikletaren erabilera sustatzeko eta lurraldean zehar igaroko diren lasterketaren bi etapen "emozioa" aurreratzeko.

Besteak beste, ekimenak tailer didaktikoak, praktika-pistak eta Tourraren museo bat izango ditu, eta tokian tokiko txirrindulariak eta klubak omenduko ditu.

2023ko uztailaren 1ean eta 3an, Gran Départ Pays Basque Tourreko bi etapa izango dira Bizkaian. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu duenez, Tour Eguna Tourraren etorrera ospatzeko jaia da, eta abuztuaren 7an abiatuko da Lekeition.

2023ko ekainera arte hainbat asteburutan ospatuko da Arena hondartzan (Muskiz eta Zierbena), Sopelan, Mungian, Zallan, Zornotzan, Leioan, Galdakaon, Santurtzin, Durangon, Basaurin, Getxon, Bilbon, Barakaldon, Gernikan, Markina-Xemeinen, Ermuan eta, azkenik, Igorren.

Bizkaiko Tourraren ibilbidea eta lasterketaren historia ezagutzera emateaz gain, Tour Egunaren helburu nagusia txirrindularitza sustatzea da, bai kirol arloan, bai mugikortasun arloan; hala, bizikleta eguneroko joan-etorrietarako garraiobide gisa erabiltzea bultzatuko da. Horretarako, 18 Tour Egunetako espazioan, familientzako jarduerak eta tailerrak antolatuko dira.

Tour Eguneko espazioak

Udalerri bakoitzean, Tour Eguna hainbat arlotako espazio mugatu batean ospatuko da, non hainbat jarduera egingo diren.

Tourreko tailerren gunean honako gune hauek egongo dira:

-Hezkuntza-ikasgela bat, non, jolasaren bidez eta Maxoo Tourreko maskota ofizialaren eskutik, txirrindularitzan, bizikletaren ezagutzan eta 14 urtera arteko neska-mutilen oinarrizko arauen ezagutzan sakontzen den.

-Bide-segurtasuneko gela bat, non modu seguruan bizikletan ibiltzen ikasteko, arauak jokoen bidez ezagutzeko, ekipamendu egokia erabiltzeko eta bizikletaz ibiltzean behar bezala jokatzeko jardungo den.

-Lantegi-gune bat, bizikleta mantentzeari eta konpontzeari buruzko oinarrizko nozioak ikasteko, bai eta lapurretak saihesteko babesari buruzkoak ezagutzeko ere.

-Bizikletak aukeratzeko eta probatzeko gune bat, non pertsona espezializatu batek erabiltzaile bakoitzarentzat egokiena den bizikleta motari eta neurriari buruzko aholkuak ematen dituen dauden moten arteko zalantzak argituz; hiriko bizikletak, errepidekoak, mendikoak, tolesgarriak, elektrikoak.

-Txirrindularitza eta mugikortasun jasangarria sustatzen duten tokiko klub eta txirrindularientzat gordetako gunea.

Gune horiekin batera, praktiketarako eremu bat prestatuko da, bi pista dituena:

-Hastapenetarako pista bat, espezialistek gainbegiratua, 2 eta 10 urte bitarteko haurrak bizikletaren erabileran ohitu daitezen.

-Txirrindularitzan hasita dauden 6-14 urteko haurrentzat egokitutako pump track pista.

Era berean, Frantziako Tourraren eta Bizkaiko Tourraren historiari buruzko erakusketak izango dira ikusgai, Vicente Blancok 1910eko edizioan parte hartu zueneko garaira itzuliz.

Datak

2022  / 8 / 7    Lekeitio

2022 / 8 / 14    Arena (Muskiz eta Zierbena)

2022 / 8 / 21     Sopela

2022 / 9 / 18    Mungia

2022 / 10 / 9     Zalla

2022 / 10 / 23   Zornotza

2022 / 11 / 6     Leioa

2022 / 11 / 20   Galdakao

2022 / 12 / 18  Santurtzi

2023 / 2 / 12     Durango

2023 / 2 / 26     Basauri

2023 / 3 / 12     Getxo

2023 / 3 / 26     Bilbao

2023 / 4 / 23     Barakaldo

2023 / 5 / 7       Gernika

2023 / 5 / 21     Markina-Xemein

2023 / 6 / 4      Ermua

2023 / 6 / 18     Igorre

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txirrindularitza Frantziako Tourra Bilbo Basauri Euskal herriak Galdakao Getxo Santurtzi Sopela Bizkaia Barakaldo Ermua Zornotza Mungia Gernika-Lumo Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Lekeitio albisteak Leioa Durango Albisteak Zalla Igorre Markina-Xemein Bizkaiko Foru Aldundia