Gizartea -

HAURRAK

Udako Haur Parkea jarriko dute aurten Gasteizen, Zabalganan

Ekainaren 24tik uztailaren 3ra egongo da irekita, eta bi saio izango dira egunero; goizekoa 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldekoa 17:00etatik 21:00etara.

Asteazken honetan aurkeztu dute parkea. Argazkia: Gasteizko Udala.
Asteazken honetan aurkeztu dute parkea. Argazkia: Gasteizko Udala.
Asteazken honetan aurkeztu dute parkea. Argazkia: Gasteizko Udala.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udako Haur Parkea jarriko dute aurten Gasteizen, Zabalganan, ekainaren 24tik uztailaren 3ra. Udaleko Herritarren Parte-Hartze eta Gizarte Etxeen Sailak abian jarriko du 0 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendutako jolaserako tokia.

Gune hori Zabalgana hiribidearen eta Eskibel pasealekuaren artean dagoen parkean egongo da. Ipuinen fantasiazko munduan oinarrituko da, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta euskararen erabilera sustatuko du.

Bi saio izango dira egunero; goizekoa eta arratsaldekoa. Hau da ordutegia:

- Ekainak 24: 17:00etatik 21:00etara

- Ekainaren 25etik uztailaren 2ra: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

- Uztailak 3: 11:00etatik 14:00etara.

Borja Rodriguez Herritarren Parte-Hartze eta Gizarte Etxeen zinegotziak azaldu duenez, hainbat gune eta tailer izango dira "txikilandia" espazioan, 0 eta 4 urte arteko haurrei zuzenduta, hala nola puzgarriak, txirristak, zabuak, haurrentzako moto eta autoekin ibiltzeko zirkuitua, ludoteka eta psikomotrizitaterako eremua, eta margotzeko, plastilinarekin jolasteko eta maskarak egiteko tailerrak.

5 eta 14 urte bitarteko haurrentzako hurrengoak eskaintzen ditu Udalak: 'Oihan Abentura' pista handia, pista konpaktua, zezen mekanikoa, safari trena, arku-tiroa, perkusioa, clown, birziklapena, txapak eta kometak lantzeko tailerrak eta tailer pirata.

6 urtetik gorakoek esgrima tailer eta erakustaldian parte hartzeko aukera izango dute. Halaber, Itxaropena ikusteko desgaitasuna duten pertsonen Arabako elkarteak, goalball jolasa ikasteko tailerra emango du.

Aisialdirako jarduerez gain, Udako Haur Parkean jarriko den karpan publiko guztientzako kultur ikuskizunak izango dira egunero 18:00etatik aurrera.

Sarrerak parkearen leihatilan eta informazio gunean erosi ahal izango dira, euro baten truke. Ikuskizunak doakoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Araba EAE albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Umeak Uda Zabalganari buruzko albisteak