Gizartea -

EITB AITA MARI-N

Aita Mari Lanpedusarako bidean da, erreskatatuetako gazte bat larri dagoelako

15 urteko mutiko bat da larri dagoen migratzailea, eta ospitale batean artatzea behar du. Aita Mari ontziak 17 pertsona migratzaile erreskatatu ditu gaur goizaldean Mediterraneo itsasoan. Horietatik zazpi adin txikikoak dira, Eritreakoak edo Etiopiakoak.

'Aita Mari' ontziaren erreskate operazioa Mediterraneo itsasoan. Argazkia: EITB Media
'Aita Mari' ontziaren erreskate operazioa Mediterraneo itsasoan
'Aita Mari' ontziak gaur goizaldean egindako erreskate dramatikoa

0:42

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita Mari Lanpedusarako bidean da, erreskatatutako pertsona bat larri dagoelako, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

15 urteko mutikoa da larri dagoen gaztea, eta larri baina egonkor dago. Ospitale batean artatu behar dutenez, kapitainak portura jotzeko erabakia hartu du.

Bidean, beste erreskate ontzi bat Aita Marirengana hurbilduko da, oxigenoa eman eta gaztea artatu ahal izateko.

Horrelakoa izan da 'Aita Mari'ren erreskate larri eta arriskutsua
Horrelakoa izan da 'Aita Mari'ren erreskate larri eta arriskutsua
Horrelakoa izan da 'Aita Mari'ren erreskate larri eta arriskutsua

6:03

Gaur goizaldean, Gipuzkoako Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen ontziak 17 pertsona migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan. Horietatik zazpi adin txikikoak dira, denak gizonak, Eritreakoak edo Etiopiakoak.

Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez, 04:30ean jaso dute Alarm Phone erakundearen abisua 103 pertsona zeramatzan gomazko txalupa bat arriskuan zegoela ohartaraziz. Aita Mariren posiziotik 15 miliara zegoen. Inguruan, Sea Eye 4 erreskate ontzia 267 pertsonari laguntzen ari zen. Ez oso urruti, Libiako patruila bat ari zen guztia jarraitzen.

Atzo, beste operazio batean, Aita Marik 11 pertsona erreskatatu zituen. Hortaz, tripulazioko kideez gain, 28 pertsona migratzaile doaz orain, guztira, ontzi barruan.

EITB Media azken misio honen lekuko berezia izaten ari da. Izan ere, Asier Sanchez ETBko kazetaria ontzi barruan doa jarraipen zabala egiteko eta bigarren misio honen nondik norakoak gertutik ezagutzeko.

Erreskate ontzia ekainaren 6an abiatu zen Palmako portutik Mediterraneo erdialdera denboraldiko bigarren misio humanitarioan.

Aurreko misioetan bezala, pobreziatik edo gerratik ihesean, Mediterraneo itsasoan euren bizitzak arriskuan jartzen dituzten migratzaileak erreskatatzea da helburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Europa Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Italiako berriak Aita Mari ontzia gaur Zer gertatzen ari da Mediterraneoan?