Gizartea -

BEROALDIA

Behin-behineko zazpi iturri jarriko dituzte Bilbon tenperatura altuei aurre egiteko

Hego Euskal Herriko barnealdean tenperaturak 40 graduren bueltan ibiliko direla iragarri ostean hartu du neurria Udalak. Hala, behin-behineko iturri horiek indartu egingo dute hiribilduak duen 419 iturri publikoko sarea.

Bilbokjo kaleetan dauden iturrietako bat: Irudia: bilbao.eus
Bilbokjo kaleetan dauden iturrietako bat: Irudia: bilbao.eus
Bilbokjo kaleetan dauden iturrietako bat: Irudia: bilbao.eus

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragarri eta iragarri ari dira egunotan bero handia egingo duela Hego Euskal Herriko barnealdean, baita Bilbon ere. Bero-bolada hori eramangarriagoa izan dadin, Bilboko Udalak behin-behineko zazpi iturri jarriko ditu gaur arratsaldetik aurrera hirian mugimendu handieneko eremuetan.

Ondorengo lekuetan jarriko dira: Agirre Lehendakaria, 162; Blas de Otero, 36; Kale Nagusia, 63; Kale Nagusia, 25; Areilza Doktorea, 32. zenbakiaren aurrean; Etxaniz suhiltzailearen plaza, 4, eta San Jose plaza.

Hala, behin-behineko iturri horiek indartu egingo dute hiribilduak duen 419 iturri publikoko sarea. Udalak adierazi duenez, beharrezkoa balitz, iturri gehiago jarriko lirateke hirian zehar.

Zure interesekoa izan daiteke: Bero-boladari aurre egiteko gomendioak

Datozen eguneratarako tenperatura altuengatiko alerta horia iragarri ondotik, Udalak herritarrei, baina batik bat haurrei, adinekoei edo osasun-arazoak dituztenei, hainbat gomendio luzatu dizkie, tartean eguzkipean ez ibiltzea, likido gehiago edatea eta tenperatura altueneko orduetan kirolik edo esfortzurik ez egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Alerta meteorologikoak argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bero-boladak