Gizartea -

JAIAK

Gasteizko Judimendi auzoa, San Joan gauerako prest

22:00etan San Joan sua piztuko dute, urteko gaurik laburrena ospatzeko. Ekainaren 17tik jaietan murgilduta egongo da auzoa.

San Joan gaueko sua. Argazkia: EITB Media.
San Joan gaueko sua
San Joan gaueko sua. Argazkia: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren ekainaren 23an Gasteizko Judimendi auzoak San Joan gaua ospatuko du udari ongietorria egiten dion su tradizionalarekin. Ekainaren 17an hasten diren auzoko jaien barruan kokatzen da San Joan gaueko sua.

Gainera, San Joan Gaueko Lasterketaren 6. edizioak ibilbidea aldatuko du aurten eta Judimendiko auzoan sartuko da. Proba ekainaren 23an izango da, 22:30ean, 6,5 kilometroko ibilbidearekin, eta irteera eta helmuga Judimendi Parkean izango ditu, gasteiztarrak bertan biltzen baitira San Joan sua ospatzeko.

Hemen duzue Judimendi auzoko San Joan gaueko egitaraua:

21:00 Kalejira + Momotxorroak Sefarad plazatik

22:00 Suaren piztea

22:00 Kontzertuak Sefarad plazan. Akerbeltz erromeria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Jaiak San Joan suak