Gizartea -

EGURALDIA

35 graduak gaindituko dira EAEn, eta 40tik gora berotuko du Nafarroa hegoaldean

Halaber, Estatuko Meteorologia Agentziak alerta laranja ezarri du Nafarroa hegoaldean, eta erkidego horretan baso-suteak izan daitezkeela ohartarazi du.

Bero-bolada Euskadin eta Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE
Bero-bolada Euskadin eta Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE
Bero-bolada Euskadin eta Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beroa izango da nagusi gaur Hego Euskal Herrian, Euskalmetek abisu horia ezarri baitu Euskadiko barnealdean 35 eta 36 gradu arteko tenperaturengatik. Nafarroa hegoaldean, berriz, 40tik gora berotuko du.

Zure interesekoa izan daiteke: Bero-boladari aurre egiteko gomendioak

Euskal meteorologia agentziaren arabera, asteazken honetan tenperaturak 35-36 gradu ingurukoak izango dira Euskadiko barnealdean, eta 30 graduak gaindituko ditu kostaldean. Ostegunean, bestalde, termometroa 38 gradura irits daiteke barnealdean, baina kostaldean 30 graduen azpitik geratuko da.

Halaber, Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) alerta laranja ezarri du Nafarroa hegoaldean beroagatik, eta ohartarazi du baso-suteak izateko muturreko arriskua dagoela lurralde osoan.

Hala, 112 SOS Nafarroak Foru Gobernuak suteengatiko alerta-egoeretarako emandako gomendioak gogoratu ditu:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Albisteak Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Bero-boladak