Gizartea -

2022ko sanferminak

San Fermin 2022: kontsultatu jakin behar duzun guztia gida praktiko honetan

Pandemia tarteko, azken bi urteetan ez da San Fermin festarik egon Iruñean, baina bueltan dira sanferminak. Ikusi hemen zein den kartela, egitaraua, edo zein kontzertu izango den egunero.

Uztailaren 6ko txupinazoarekin batera, festak eztanda egiten du. Argazkia: EFE.
Uztailaren 6ko txupinazoarekin batera, festak eztanda egiten du.
Uztailaren 6ko txupinazoarekin batera, festak eztanda egiten du. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken bi urteotan, ezin izan ditugu sanferminak ospatu pandemia dela eta… baina, zorionez, bueltan dira!

Eta behar bezala gozatzeko, hona hemen 2022ko San Fermin jaien gaineko gida praktikoa.

Zein da 2022ko sanferminetako kartela? Egilea Olaia Merino Erviti da, eta "Beti bezala" du izenburu.

Noiz hasiko dira 2022ko sanferminak? Uztailaren 6an (asteazkena), 12:00etan. Ordu horretan izango da txupinazoa, Udaletxe plazan.

Nork botako du San Fermin 2022ko txupinazoa? Juan Carlos Unzue futbolari eta entrenatzaile ohi nafarrak.

Noiz amaituko dira 2022ko sanferminak? 2022ko uztailaren 14an, gauean, gauerdian, "Gaixoa ni" abestuko dugu, Udaletxe plazan.

Zein kontzertu izango dira San Fermin 2022ko jaietan?

Foruen plazan

Uztailak 6 (asteazkena), 23:30ean: Lola Indigo

Uztailak 7 (osteguna), 23:30ean: Ptazeta

Uztailak 7 (osteguna), 1:00etan: MS. Nina

Uztailak 8 (ostirala), 23:30ean: Iseo & Dodosound

Uztailak 8 (ostirala), 1:00etan: Doctor Deseo

Uztailak 9 (larunbata), 23:30ean: Nøgen

Uztailak 9 (larunbata), 1:00etan: Ciudad Jara

Uztailak 10 (igandea), 23:30ean: La Oreja de Van Gogh

Uztailak 11 (astelehena), 23:30ean: Ben Yart

Uztailak 11 (astelehena), 00:30ean: FERNANDOCOSTA

Uztailak 12 (asteartea), 23:30ean: LA M.O.D.A.

Uztailak 13 (asteazkena), 23:30ean: Camela

Konpainia Plazan

Uztailak 6 (asteazkena), 19:00etan: Nicolette All Stars & Lauer

Uztailak 7 (osteguna), 20:00etan: Katanga Dub

Uztailak 7 (osteguna), 23:30ean: Trojan Soundsystem

Uztailak 8 (ostirala), 20:00etan: Guarimba

Uztailak 8 (ostirala), 23:30ean: Goxua`n Salsa

Uztailak 9 (larunbata), 19:00etan: Señora & Sara Goxua

Uztailak 9 (larunbata), 23:30ean: Eliades Ochoa: Star of Buenavista Social Club

Uztailak 10 (igandea), 20:00etan: Javi Robles

Uztailak 10 (igandea), 23:30ean: Harlem Gospel Travelers feat. Eli Paperboy Reed

Uztailak 11 (astelehena), 20:00etan: Iratxe

Uztailak 11 (astelehena), 23:30ean: Sean Clapis Brooklyn Trio & Antonio Serrano

Uztailak 12 (asteartea), 20:00etan: Andrea Santiago

Uztailak 12 (asteartea), 23:30ean: Deborah Carter meets Pamplona Jazz 4t Pedro Iturralde Tribute

Uztailak 13 (asteazkena), 20:00etan: Los Ácidos

Uztailak 13 (asteazkena), 23:30ean: David Murray & Marta Sanchez

Bereziki umeentzat prestatu dituzten jarduerak: Iruñeko Takonera parkean "JuegoRejuego" haurrentzako programazioa eskainiko dute San Fermin jaietan. Programa horrek materialen berrerabilera eta birziklapena uztartuko ditu sormena eta imajinazioarekin. Uztailaren 7tik 14ra egongo da zabalik, 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era. Uztailaren 6an, aldiz, arratsaldeko ordutegian baino ez dute gunea zabalduko.

Bereziki 12-17 urte arteko nerabeentzat prestatu dituzten jarduerak: Gazte Eremua Foruen Plazara bueltatuko da aurtengo sanferminetan, uztailaren 7tik 14ra. Gunea 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta bertan aisialdirako jarduera hezitzaileak eskainiko ditu Iruñeko Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Sanferminak Iruñean Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea