Gizartea -

SARE SOZIALAK

Nortzuk dira Instagramen arrakasta handien duten euskal influencerrak?

Asko dira bideoak, argazkiak, grabazioak edo zuzenekoak partekatuz sare sozialetan jarraitzaileen arreta pizten duten euskal influencerrak. Benetako fenomeno bilakatu direnez gain, badira bigarren maila batean daudenak, baina arrakasta itzela lortu dutenak. Nortzuk diren jakin nahi?

Euskal influencerrak
Euskal influencerrak
Euskal influencerrak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Instagrameko jarraitzaileekin modaz, edertasunaz, sukaldaritzaz eta beste zenbait kontuz hitz egin eta horiekin lotutako aholkuak, edukiak, eta abar partekatzen dituzten euskaldunak asko dira, baina gutxi batzuek bakarrik lortzen dute influencer bihurtzeko beharreko ospea.

 

Ibai Llanos eta Gotzon Mantuliz bizkaitarrak, Jon Kortajarena aktorea, Aitana eta Paula Etxeberria (@twinmelody) gipuzkoar bikiak, Estefania Unzu (@verdeliss) nafarra edo Carmen Estefano (@carmenestafano) bizkaitarra, benetako fenomeno bihurtu dira sare sozialetan.

Eta ez horiek bakarrik. Telebistako aurpegi ezagun askok ere arrakasta lortu dute Instagram bezalako plataformetan, tartean Gabriela Uriarte (@gu_nutricion) nutrizionista, Instagramen dituen 280.000 jarraitzaile baino gehiagorekin erreferentziazko nutrizionista bihurtu baita. Halako beste batzuk ere topatu ditugu, esate baterako, neurri handiko arropa behar dutenentzako gomendioak ematen dituen Ana Goitia lekeitiarra (@anatxuchic) edo Iban Garcia (ibngarser) kazetari berritsu eta sinpatikoa, Maite amarekin batera 24 orduko erronkak egiteagatik munduko txoko guztietan ezaguna egin dena.

 

Badira, baina, bigarren maila batean dauden eduki-sortzaile euskaldunak ere, pixkanaka-pixkanaka sare sozialen munduan bidea egiten ari direnak. Ez dituzte milioiak irabazten, eta gehienek eguneroko lana YouTube, Tik Tok, Instagram eta antzeko plataformetan egiten dituzten argitalpenekin uztartzen dute. Ez dira gutxi, baina guk zerrenda txiki bat egin dugu. Horietako batzuk ezagutu nahi al dituzue?

Iñaki Tejedor, errezetak partekatuz arrakasta itzela lortu duen urretxuar gaztea

22 urte ditu Iñaki Tejedorrek (@inakigastro) eta ia 100.000 jarraitzaile lortu ditu denbora gutxian Instagrameko profilean. Konfinamenduan zehar kozinatzen hasi zen eta hasiera hasieratik bere errezetek harrera ezin hobea lortu zuten. Plater errazak prestatzen ditu, publiko guztiarentzako modukoak, eta etorkizunari begira honetan arituko den argi ez badu ere, elkarrizketaren batean aitortu du zenbait enpresek egin diotela jada argitalpenetan beren produktuak erakusteko eskaera.

 

View this post on Instagram

A post shared by In~aki ¿¿¿¿¿¿ (@inakigastro)

Iera Paperlihgt, konfinamenduan "goia jo" zuen influencerra

Iera Paperlihgt (@ierapaperlight) Hondarribikoa da eta bi seme-alaba ditu. Azkenaldian hazi eta hazi horren Instagram kontuan. Berrogeialdiak bere burua berrasmatzeko balio izan dio, eta bizitzeko, lan egiteko eta ondo pasatzeko modu berri bat aurkitu du. Instagram plataformari, duen estiloari eta ikus-entzunezkoen munduan duen ezagutzari esker, izugarrizko ohiartzuna lortu du sare sozialetan.

View this post on Instagram

A post shared by Iera (@ierapaperlight)

"Rekadista-txatarrista", motorren zaleentzako klasiko bat

Askok jakingo ez badute ere, Mikel du izena (@rekadista_txatarrista), bi seme-alabaren aita da eta txikitatik gustatu izan zaio "desmuntatzea, konpontzea, irakastea eta dibertitzea", horren sareetan azaldu izan duen moduan. Hainbat motor eta auto berezi ditu, baita irudimen infinitua ere. Horregatik, motorraren munduarekin lotutako bideo bitxi eta interesgarriak partekatzen ditu Instragramen dituen 60.000 jarraitzaile baino gehiagorekin.

View this post on Instagram

A post shared by YouTube_REKADISTA ¿¿¿ (@rekadista_txatarrista)

Ane Hernando, farmazialari eta influencerra

Ane Hernando zornotzarrak (@lookandchic) modako blog bat kaleratu zuen duela 9 urte. Hasieran batean, ez zen bera irudietan agertzen, egun batean bere argazki bat erakutsi eta jarraitzaileek gora egin zuten arte. Handik gutxira, Instagramen kontu bat zabaltzea erabaki zuen, eta, gaur egun, moda mundua Bizkaian dagoen influencer nabarmenetako bat da. Jendearekin konektatzen du eta, ondorioz, arrakasta itzela du sareetan.

View this post on Instagram

A post shared by ANE HERNANDO¿ Moda (@lookandchic)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Sare sozialak berriak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Instagram albisteak