Gizartea -
Iruña
Mai Garde Osasunako jokalari ohiaren horma-irudiari eraso diote pintaketa matxistekin
Sadar estadioaren inguruan dagoen horma-irudia pintura arrosarekin agertu da. Bertan, "feminazi" eta "puta" hitzak irakur daitezke Osasunako kapitain ohiaren aurka.
EITB MEDIA
Mai Garde Osasunako emakumezkoen taldeko kapitain ohiaren muralak hainbat pintaketa matxistarekin agertu da asteazken honetan. Pintaketa horietan "feminazi" eta "puta" irainak irakur zitezkeen, bi esbastika nazirekin batera.
Nafarroako emakumezkoen futbolaren eta kirolaren erreferente handia den jokalari ohiak berak penagarritzat jo ditu twiterren pintaketa horiek: "Zenbat geratzen zaigun egiteko...", esan du.
LKN artista iruindarrak egindako muralak aste batzuk zeramatzan El Sadarreko El Bodegonen, klubak lokal gisa bere partidak jokatzen dituen estadioaren inguruan.
Ekitaldi bandaliko horren ondoren, Osasunak horma-irudia kendu eta horma margotu du berriro.