Gizartea -

eguraldia

Hodeitsu eta epel hasiko dugu astea

Zerua estalita hasiko dugu astea, baina tarteka eguzkia zein euria ikusteko aukera izango dugu, betiere tenperatura epelak lagun.

Ostarteak Aberasturin (Gasteiz). Argazkia: Guillermo Aguirre
Ostarteak Aberasturin (Gasteiz). Argazkia: Guillermo Aguirre
Ostarteak Aberasturin (Gasteiz). Argazkia: Guillermo Aguirre

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekaineko bigarren astean udaberriko joera nahasia mantenduko da Euskal Herrian, egunean eguneko aldaketa arinekin. Eguzkia zein hodeiak berdin-berdin ikusiko ditugu aste honetan zeruan baina, dena dela, epel mantenduko da oro har.

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean zerua tarteka hodeitsu egongo da; erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira nagusi, baina kantauri isurialdean behe-hodeiak ere agertuko dira, batez ere egunaren hasieran eta amaieran. Eguerdi inguruan ostarte zabalagoak irekiko dira, baina arratsalde-gau partean iparraldeko zenbait lekutan euri txikia egin lezake.

Arratsaldean iparraldeko haizea izango da nagusi eta indartu egingo da, bolada gogorrekin. Hala eta guztiz ere, tenperatura maximoak gradu pare bat igo daitezke, barnealdean batez ere.

Hiriburuetan, Baionan 15 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 16 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 27 gehienez eta Iruñean 13 gutxienez eta 29 gehienez.

Asteartearen lehenengo partean zerua hodeitsu egongo da leku gehienetan, behe-hodeiekin, eta giro goibela izango da nagusi kantauri isurialdean. Goizean han euria egin lezake, batez ere ipar-ekialdean.

Egunaren erdiko orduetan hodeiak gutxituz joango dira eta arratsaldean eguzkitsu egon liteke, zeruan goi-hodei batzuk agertu arren. Arratsaldean iparraldeko haizea indartu egingo da barnealdeam. Tenperatura maximoak hiruzpalau gradu baxuagoak izango dira, eta minimoetan, berriz, ez da aldaketa handirik espero.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak