Gizartea -
zazpi hegoaldean
Seira igo dira Euskadin baieztatutako tximino baztanga kasuak
Sei gizonezko dira gaixotutakoak: hiru Bizkaikoak, bi Arabakoak eta bat Gipuzkoakoa, eta guztiek izan dituzte sintoma arinak, eta kasu guztietan lotura epidemiologikoa atzeman dute Euskaditik kanpoko beste kasu batzuekin.
I.G. | EITB MEDIA
Euskadin orain arte identifikatu eta baieztatu dituzten tximino baztanga kasuak seira igo dira, maiatzaren 15ean nazioartean gaixotasun horrengatik alerta zabaldu zenetik.
Osasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez, sei gizonezko dira gaixotutakoak: hiru Bizkaikoak, bi Arabakoak eta bat Gipuzkoakoa, eta guztiek izan dituzte sintoma arinak.
Gaur arte egiaztatutako kasu guztietan lotura epidemiologikoa atzeman dute Euskaditik kanpoko beste kasu batzuekin.
Halaber, atzo, osteguna, bertan, Nafarroan tximino baztanga lehen kasua atzeman dutela baieztatu zuen Carlos Artundo Osasun zuzendariak.
Osasun Sailaren arabera, tximino baztangaren gaixotasuna oso ezohikoa da, eta, normalean, sukarra, mialgia, adenopatiak (gongoilen hantura) eta esku eta aurpegiko erupzioa eragiten ditu, barizelaren oso antzera.