Gizartea -
Diskriminazioa
Hendaiako ostalari bat epaituko dute, beloa zeraman emakume bati jatetxean sartzea debekatzeagatik
Erlijioarekin lotutako diskriminazioa leporatuta, bost urteko espetxe-zigorra ezar diezaiokete jatetxeko jabeari.
EITB MEDIA
Ostalari bat atxilotu dute ostegun honetan Hendaian, buruan zapia zeraman emakume bati jatetxean sartzea debekatu ziolako diskriminazio-delitua egotzita.
Emakumea semearekin joan zen jatetxera, eta honek establezimenduan sartzea galarazi zieten unea erakusten duen bideoa zabaldu du sare sozialetan. Halaber, semeak salaketa jarri du auzitegian.
Poliziak jatetxeko jabea -58 urteko emakumea- atxilotu du eta gaur goizean Baionako epaitegian deklaratu du.
Erlijioarekin lotutako diskriminazioa leporatuta, bost urteko espetxe-zigorra ezar diezaiokete jatetxeko jabeari.
Irailean izango da epaiketa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea