Gizartea -

Gaixotasunak

Tximino-baztanga lehen kasua baieztatu dute Nafarroan

Carlos Artundo Osasun zuzendari nagusiak adierazi duenez, "dagokion garrantzia eman behar zaio, hau da, ez oso handia; estrategia logikoa da, harreman estuen jarraipena egitea, eta horixe egingo da".

Tximino-baztangaren birusa mikroskopioan. Artxiboko argazkia: EFE
Tximino-baztangaren birusa mikroskopioan. Artxiboko argazkia: EFE
Tximino-baztangaren birusa mikroskopioan. Artxiboko argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan atzemandako tximino-baztanga kasu susmagarria positiboa dela baieztatu du Carlos Artundo Osasun zuzendari nagusiak. Kazetarien galderei emandako erantzunean baieztatu du positiboa, prentsaurrekoan.

Artundok esan duenez, "dagokion garrantzia eman behar zaio, hau da, ez oso handia; estrategia logikoa, harreman estuen jarraipena egitea da, eta horixe egingo da. Estatu mailako protokoloa da, eta zentzua du, beraz, horixe egingo da. Kasuak agertu diren gainerako erkidegoetan egin den gauza bera".

Tximino-baztangaren inguruko "morbo informatiboa" kritikatu zuen Artundok asteazkenean, "biztanleriaren osasunean eragin negatiboa duelako".

"Eman beharreko garrantzia, hau da, ez oso handia", ematea eskatu zuen. Pertsona kutsatua "bere etxean" dagoela jakitera eman zuen asteazkenean, "lasai, ez du aparteko larritasunik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Tximino-baztanga