Gizartea -

Sare sozialak

Mick Jagger abeslariak argazki bat argitaratu du ‘Guernica’ margolanarekin, eta polemika piztu du

Ohiko museoko bisitariek ezin dute margolanaren aurrean argazkirik egin. Reina Sofia Museoko arduradunen arabera, neurri horrek bisitaren kalitatearekin du zerikusia.

Mick Jagger abeslaria 'Guernica' margolanaren aurrean. Argazkia: Mick Jagger.
Mick Jagger abeslaria 'Guernica' margolanaren aurrean. Argazkia: Mick Jagger.
Mick Jagger abeslaria 'Guernica' margolanaren aurrean. Argazkia: Mick Jagger.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

The Rolling Stones taldeko abeslariak, Mick Jaggerrek, 'Guernica' obraren aurrean agertzen den argazkia partekatu du bere sare sozialetan, eta polemika piztu da ohiko bisitariek debekatuta dutelako margolanaren aurrean argazkirik ateratzea. Hala ere, Reina Sofia Museoko arduradunen arabera, bisitariek ezin dute horren aurrean argazkirik atera "bisitateren kalitatea" dela eta.

Abeslariak asteazken honetan kontzertua du Wanda Metropolitano futbol-estadioan, eta Madrileko egonaldia aprobetxatu du museora gerturatzeko. Argazkia asteartean egin zuen, museoaren itxiera egunean.

Reina Sofiatik azaldu dutenez, argazkien debekuak jende pilaketak saihesteko balio du, eta debeku horrek ez du zerikusirik obraren kontserbazio-egoerarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sare sozialak albisteak Gaur egungo musika Artea Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Madrilgo gertakizunak Museoak