Gizartea -

ondarea

Jon Buesa Arabako EAJren bozeramaile ohiak 46 urte desagertuta egon den Bako jainkoaren bustoa entregatu du

Eskultura erromatarra Arkaiako aztarnategian topatu zuten eta Aldundiak, Ertzaintzarekin harremanetan egon ostean, Fiskaltzara jo zuen. Orain, BIBAT Arkeologia Museoan beharrezko frogak egiten ari dira pieza benetakoa ote den baieztatzeko.

La pieza fue hallada en el yacimiento de Arkaia. Foto: EITB MEDIA
La pieza fue hallada en el yacimiento de Arkaia
Jon Buesa Arabako EAJren bozeramaile ohiak 46 urte desagertuta egon den Bako jainkoaren bustoa entregatu du

1:28

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bako jainkoaren bustoa, duela 46 urte Arkaiako aztarnategian aurkitu zenetik desagertuta egon dena, atzo itzuli zuten auzia ikertzen ari den epaitegira, EITBk baieztatu duenez.

Atzo, Jon Buesa EAJren Arabako Batzar Nagusietako bozeramaile ohiak aitortu egin zion Gasteizko 3. instrukzio epaileari eskultura bere eskutan zegoela.

Epaitegietako iturriek EITB Mediari azaldu diotenez, deklarazio hori egin eta ordubetera, epaileak artelana entregatzeko agindu zion Buesari, Museo Arkeologikoaren esku uzteko.

Orain, museoak egiaztatu egingo du pieza hori benetakoa ote den. Hain zuzen ere, marmolezkoa edo igeltsuzkoa den baieztatuko dute. Izan ere, orain arte Buesak esan du bere esku zegoena erreplika bat zela.

"Albiste bikaina" Aldundiarentzat

Arabako Foru Aldundiaren (AFA) esanetan, eskultura erromatarra itzuli izana "albiste bikaina" da.

AFAtik gogorarazi dutenaren arabera, sekretua ezarri dute auziaren inguruan eta, Europa Pressi esan diotenez, Aldundia hasieratik ibili zen Ertzaintzarekin eta Justiziarekin elkarlanean, gertatutakoa argitzeko, eta "egiten jarraitzen duela".

Gainera, AFAtik berretsi dute teknikariak "epaitegiaren esanetara" daudela, "hori baita une bakoitzean eman beharreko pausoak zeintzuk diren".

Era berean, gogorarazi dutenez, Aldundia, Ertzaintzarekin harremanetan egon ostean, Fiskaltzara jo zuen. 

"Gure aldetik, salaketa jarri genuen aipatutako pieza berreskuratzen saiatzeko, jendearen esku buelta zedin, eta BIBAT Arabako Arkeologia Museora itzultzeko", gaineratu dute.

Azkenik, AFAren hitzetan, pieza "ustez modu bidegabean" bereganatu izana, Foru Aldundia gidatzen ari zen lanetan, "gertakari salagarria da, noiz geratu zen gorabehera". "Ondarea da, eta ez da pertsona partikular baten esku egon behar, baizik eta Arkeologia Museoan", esan dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Kultura Albisteak Arkeologia albisteak Museoak Arabako Foru Aldundia Vitoria-Gasteizko Koadrila gaur