Gizartea -
Gaixotasunak
Tximino-baztangaren laugarren kasua atzeman dute Euskadin, lehenengoa Bizkaian
Osasun sailaren arabera, dagoenko lau kasu baieztatu dira; Bi Araban eta bana Gipuzkoan eta Bizkaian. Nafarroan, berriz, tximino-baztangak eragindako infekzio susmagarri bat dagoela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.
EITB MEDIA
Tximino-baztangaren lau kasu baieztatu dituzte dagoeneko Euskadin, azkena Bizkaian, Osasun sailak jakitera eman duenez. Gizonezko bat da gaitza duena eta horren infekzioak lotura zuzena du kanpoko beste kasu batzurekin.
Lau dira, hortaz, gaur-gaurkoz, tximino-baztangaren kasuak Euskadin. 2 Araban eta bana Gipuzkoan eta Bizkaian. Nafarroan, berriz, tximino-baztangak eragindako infekzio susmagarri bat dagoela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.
Bizkaian gaixotasuna atzeman dioten gizonezkoak sintoma arinak ditu eta bere osasun zentroan ari dira jarraipena egiten.
Osasun Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin (CCAES) koordinatuta ari da lanean Osasun saila eta azaldu duenez, gaitzaren inguruan informatzen jarraituko du, baieztatutako kasu gehiago egonez gero.